lunes, 30 de mayo de 2011

BITXIKERIAK


Sugeak ontzat hartu dira zenbait kulturatan, baina txartat beste zenbaitetan. Adibide bezala ekialdeko kultura kristianoetan demonioarekin identifikatzen zuten. Beste leku batzutan sakratuak dira.

Indian 250000 aginkada gertatzen dira urtero eta horietatik 50000 heriotza eragiten dute.

viernes, 27 de mayo de 2011

ESKAILERA-SUGEAREN ITXURA

Suge hauek tamainaren aldetik,160 cm-rainokoak neurtu diren arren, ale gehienak 120 cm baino txikiagoak izaten dira. Gorpuzkera sendoko suge handi honek mutur puntazorrotza eta irtena du. Gorputzeko ezkatak leunak dira baina aurpegikoa zorrotza atzeko aldean.

Eskailera suge

Koloreari dagokionez,uniformea izaten da. Helduetan gris horixka edo arre argiaren artekoa da. Bizkarraldean bi lerro arre ilunak eta paraleloak dituzte; sabelaldea markarik gabekoa edo ilunak diren orban batzurekin. Bere begia arre iluna da beginini biribilekin. Gazteek bizkarraldean nabarmenak diren H formako orbanak dituzte; hauek elkartzen direnean ""eskailera" bat, orban irregularrak, marrak edo alboetako barrak formatzen dituzte.

KORAL SUGEA


Koral sugeak elapidae familiako suge pozoitsu familia bat dira, toki tropikaletan bizi direnak. Euren kolore biziengatik bereizten dira, horien artean horia, gorria eta beltza nabarmentzen direlarik. Aipatu behar da "koral faltsu" izeneko antzeko suge talde bat ere badagoela, pozoitsuak ez direnak eta kolore zuri, gorri eta beltza dutenak.

Anakonda


Anakonda munduan dagoen sugerik handiena da.

Boa familiako suge hertsatzailea da, eta gaur egun bi mota nagusi bereiz daiteke haien artean. Anakonda berdea edo Eunectes Murinus, edota Anakonda horia edo Eunectes Notaeus. Ezagunena Anakonda berdea dugu hau baita dudarik gabe suge munduan aurki dezakegun sugerik harrigarriena bere 10 metroak gainditzen dituen luzerarekin.

Harrigarria da batez ere, Anakondak, jaiotze unetik hiltzen diren arte hazten doazela erritmo jarrai batean, baino are eta harrigarriagoa da oraindik, Anakondak 15 urte besterik ez bizi direla jakitea. Beraz esan daiteke anakondak erritmo izugarri azkarrean hazten direla.

Hego Amerikatik batik bat dago zabaldua Anakonda gehienbat Amazonas eta Orinoko ibaien ertzetan daudelarik.

viernes, 20 de mayo de 2011

Sugegorria

Sugegorria: Europar sugegorriak gorputz erlatiboki astuna dute eta bere buztana motza izaten da. Burua ondo definitua dute, askotan triangelu formakoa. Ezkata dortsalak karenatuak dira. Begia nahiko txikia da eta begininia bertikala dute. Buruaren perfila aldagarria da eta espezie batzuek "sudur-adar" biguna eta eskataduna dute.

Anakonda

Anakonda: munduan dagoen sugerik handiena da. Harrigarria da batez ere, Anakondak, jaiotze unetik, hiltzen diren arte hazten doazela erritmo jarrai batean,baino are eta harrigarriagoa da oraindik, Anakondak 15 urte besterik ez bizi direla jakitea. Beraz, esan daiteke anakondak erritmo izugarri azkarrean hazten direla.


Sugeen sailkapena

Oraingo sugeak
Scolecophidia

Leptotyphlopidae



Anomalepididae



Typhlopidae




Alethinophidia

Anilius


Alethinophidia
Uropeltidae

Cylindrophis



Anomochilus



Uropeltinae




Macrostomata
Pythonidae

Pythoninae



Xenopeltis



Loxocemus



Caenophidia

Colubroidea



Acrochordidae



Boidae

Erycinae



Boinae



Calabaria




Ungaliophiinae




Tropidophiinae

Sugeen gauzak

Sugeak hankarik gabeko narrasti haragijaleak dira, Serpentes azpiordenekoak. Hankarik gabekosugandiletatik bereizten dira ez dutelako betazalik ez eta kanpo belarririk. Squamata guztiak bezala Vertebrata ektotermiko amniotak dira eta ezkatak dituzte. Sugandilek bezala buruhezurrek ez dute artikulazio sendorik eta euren burua baino handiagoak diren animaliak jan ditzakete. Euren gorputz estuak izan ahal izateko binaka dituzten organoak (adibidez giltzurrunak) bata aurrean eta bestea atzean dituzte. Gehienek birika funtzional bakarra dute. Espezie batzuekaldaka bestigial bat dute, kloakaren bi aldeetan.

Antarktikan ezik beste kontinente guztietan aurki daitezke sugeak. Gaur egun 15 familia ezagutzen dira, 456 genero eta 2.900 espezierekin. Era guztietako tamainak dituzte, oso txikitik (10 cm) oso handira (7,6 metroko anakondak). Titanoboa fosila 13 metro luze zen. Uste denez,Kretazeoan uretako edo zuloak egiten zituzten sugandiletik eboluzionatu zuten. Gaur egungo dibertsitatea Paleozenoan lortu zen.

Espezie gehienak ez dira pozoitsuak eta pozoia dutenek batez ere hiltzeko erabiltzen dute, autodefentsarako baino gehiago. Espezie batzuek duten pozoia nahikoa indartsua da gizakiakhiltzeko.

ZER JATEN DUTE SUGEEK?


Segeek geien jaten duten janaria arratoia da, bana pertzonak ere jan ditzake gose bada.

lunes, 16 de mayo de 2011

Ba al zenekien...

- Pitoia dela sugerik luzeena, Indian aurkitu zuten motarik luzeena.
Luzeera: 14,85metro eta Pizua: 442kg zituela?
- Sugeek lurrikara bat aurre ikusi dezaketela?
- Sugeek beren arrapakinak heiztatzeko organo berezi batzuk dituztela?
- Sugeek mingainarekin uzaintzen dutela?