viernes, 27 de mayo de 2011

Anakonda


Anakonda munduan dagoen sugerik handiena da.

Boa familiako suge hertsatzailea da, eta gaur egun bi mota nagusi bereiz daiteke haien artean. Anakonda berdea edo Eunectes Murinus, edota Anakonda horia edo Eunectes Notaeus. Ezagunena Anakonda berdea dugu hau baita dudarik gabe suge munduan aurki dezakegun sugerik harrigarriena bere 10 metroak gainditzen dituen luzerarekin.

Harrigarria da batez ere, Anakondak, jaiotze unetik hiltzen diren arte hazten doazela erritmo jarrai batean, baino are eta harrigarriagoa da oraindik, Anakondak 15 urte besterik ez bizi direla jakitea. Beraz esan daiteke anakondak erritmo izugarri azkarrean hazten direla.

Hego Amerikatik batik bat dago zabaldua Anakonda gehienbat Amazonas eta Orinoko ibaien ertzetan daudelarik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario