Sugeak hankarik gabeko narrasti haragijaleak dira, Serpentes azpiordenekoak. Hankarik gabekosugandiletatik bereizten dira ez dutelako betazalik ez eta kanpo belarririk. Squamata guztiak bezala Vertebrata ektotermiko amniotak dira eta ezkatak dituzte. Sugandilek bezala buruhezurrek ez dute artikulazio sendorik eta euren burua baino handiagoak diren animaliak jan ditzakete. Euren gorputz estuak izan ahal izateko binaka dituzten organoak (adibidez giltzurrunak) bata aurrean eta bestea atzean dituzte. Gehienek birika funtzional bakarra dute. Espezie batzuekaldaka bestigial bat dute, kloakaren bi aldeetan.
Antarktikan ezik beste kontinente guztietan aurki daitezke sugeak. Gaur egun 15 familia ezagutzen dira, 456 genero eta 2.900 espezierekin. Era guztietako tamainak dituzte, oso txikitik (10 cm) oso handira (7,6 metroko anakondak). Titanoboa fosila 13 metro luze zen. Uste denez,Kretazeoan uretako edo zuloak egiten zituzten sugandiletik eboluzionatu zuten. Gaur egungo dibertsitatea Paleozenoan lortu zen.
Espezie gehienak ez dira pozoitsuak eta pozoia dutenek batez ere hiltzeko erabiltzen dute, autodefentsarako baino gehiago. Espezie batzuek duten pozoia nahikoa indartsua da gizakiakhiltzeko.
Oso interesgarria!
ResponderEliminar