jueves, 23 de junio de 2011

Ipuina

Gaztetxoa nintzen animalia honen antzezlana lehenengo aldiz ikusi nuenean. Egun hartan arrantzan ari ginelarik, uhinen modura urazalean mugituz, suge koskor bat ikusi genuen errekan, eta adin hartako bihurrikeria lagun, kanaberaren puntaz zirikatzea bururatu zitzaigun. Baina ustekabean, sugea tripaz gora gelditu zen, ahoa zabal-zabal irekita eta mingaina zintzilik. Une hartan guk ere antzeko aurpegia izan genezakeen, ez baikenuen inondik ere ulertzen ukitze hutsez suge hura nola akaba zitekeen.
Ur-korronteak bitartean, hildako sugea errekan behera eraman zuen,baina guregandik metro batzuk aldendu zenean, bere onera etorri eta ziztu batean ezkutatu zen sasi artean. Gezurti halakoa! Iruzur latza egun hartan egin ziguna! Halere, ez da hau suge gorbataduna antzeslanetan ikusi ahal izan dudan aldi bakarra. Urte batzuk geroago, ikuskizun berria eskaini zidan. Bigarren hura, mendiko bide-zidor batean topatu nuenean, tente jarri zen eta lepoa puzten zuen bitartean ziztuka hasi zitzaidan. Hurbiltzeko keinua egiten nionean, ausardia beldurgarriz aurre eginez erantzuten zidan. Antzezlan bikain hura, gainera, efektu berezi eta guzti amaitu zen: sugeak uzkiko guruina hustu eta kirats nazkagarria zuen zorrotadaz agurtu ninduen.
Ikusi dugun bezala, suge gorbatadunak (Natrix natrix) sistema bitxiak erabil ditzake etsaiek bakean utz dezaten: batetik, hildakoaren zein pizti beldurgarriaren plantak egiteko gaitasuna du, eta bestetik, usain nazkagarria bota dezake. Hozkarik, ordea, ez du egiten eta egingo balu ere, ez luke inongo arriskurik izango pozoirik ez duelako. Normalena, halere, ezer egin baino lehen ihes egiten saiatzea da. Edozein modutan ere, sugearen tamaina bera nahikoa izan daiteke etsai batzuengan errespetua sortzeko.
Honela, normalki txikiagoak badira ere, emeak tarteka metrotik gorakoak (120 cm artekoak) dira inguruotan. Arrek aldiz, nekez izaten dute 75 cm-tik gorako luzera. Bi sexuek gorputz sendoa, ongi definitutako burua, eta begi-nini biribilak izaten dituzte.
Narrasti honen kolorea zehaztea, bestalde, ez da erraza, bai eskualdearen arabera eta bai ale batetik bestera aldakortasun handia ager baitezake. Oro har, kolore berdintsua izaten du gorputzaren gainaldean: arre berdaska edo oliba-kolorea, orban ilun txikiz marraztua. Azpialdea ostera, zuriska izaten da, eta xake-taulen moduko lauki beltzez apaindurikoa. Baina aipatu dugun kolorazio tipiko horrez gain, ale beltzak, gorriztak, grisak eta bestelakoak ere aurki daitezke. Euskarazko izena ematen dion gorbata delakoa, berriz, gazteek lepoan ageri duten orban zuriska edo horia izaten da. Baina zahartu ahala, kolorea galtzen joaten da, ia guztiz desagertu arte.
Suge gorbataduna oso arrunta da gure herrian. Lepoko orbain zuria dela eta, erraz ezagutzen da.
Alabaina, espezie hau antzekoetatik bereizteko beste ezaugarri hauek ere kontutan hartu behar dira: Suge biperakarak (Natrix maura) ez bezala, gorbatadunak sudurzuloak, alboetara begira ditu eta ezpainaren gainean 7 ezkata ditu, 3. eta 4.ak begia ukitzen dutelarik. Normalki begi aurreko ezkata bakarra eta begi atzeko hiru ditu. Ezkata dortsalek 19 lerro eratzen dituzte eta zertxobait karenatuak izan ohi dira. Ezkata bentralen kopurua, azkenik, 157-183-koa izaten da. 
Bestalde, Europan gehien hedaturiko narrastia dugu. Hegoaldeko muga Afrikaren iparraldean du, eta Europaren iparraldean, 67 graduko latituderaino hedatzen da. Ekialderantz berriz, Asiako Baikal lakuraino heltzen da. Dena dela, eskualde zabal honetako leku aproposetan besterik ez da bizi, noski, eta irla batzuetan, Irlandan, Baleareetan, Maltan, eta Kretan adibidez, ez da batere ageri.
Hain banaketa zabala edukita, jakina, habitat ezberdinak bete ditzake. Guztien gainetik, leku heze eta belar-soro zingiratsuak maite ditu, baina aldi berean lehorrean ederki moldatzen da. Honela bada, hariztiak, landak, sastrakadiak eta baso mistoetan maiz ikusten da. Ondorioz, ia Euskal Herriko lurralde osoan aurki genezake. Leku euritsuetan nonahi ibil daiteke eta lehorretan, zokorik hezeenetan. Marraztu dugun banaketa-mapan ikus daitekeenez, Bardeak, eta Lizarra eta Tafalla arteko eskualde lehorrak kanpoan utzi ditugu bertan ikaragarri urria delako. Bestalde, ez du mendirako joera handirik ageri. Alderantziz, altuera ertain eta baxuetan ugari ageri da eta 1.100 metrotik gora ez da aurkitu.
Beste narrasti guztiak bezala, suge gorbatadunak ere ez dira euren tenperatura erregulatzeko gai. Goizeko lehen orduetan eguzkitan berotu eta martxan jartzen dira, baina bero zakarra egiten duenean, itzalean egon edota uretan sartu ohi dira. Negua, berriz, azarotik martxora arte, zuloren baten babesean pasatu behar dute lozorroan.
Bizilekuari dagokionez, lehorrean zein ur inguruetan aurki daiteke. Anfibio-ehiztaria denez, maiz ikusiko dugu hezeguneetan.
Elikadurari dagokionez, suge gorbataduna anfibio-ehiztari bizkorra dugu. Gazteak, zapaburu-jale amorratuak dira eta helduek, igel, zapo eta uhandre ugari ehizatzen dituzte. Hauez gain, arrain, sugandila edo xagutxoren batekin osatzen dute beren dieta. Ehizakiak oso-osorik irentsi ahal izateko, baraila-sistema askea dute; hau da, ehizaki handia irentsi behar dutenean barailak askatu egiten dituzte eta, lepoa zabalduz, euren lodierako ehizakia barneratzea lortzen dute. Gero, ahoa irekiz barailak bere lekura itzularaz ditzakete. 
Udaberrian ugaltzen dira, nahiz eta batzuetan udaberrian eta udazkenean, urtean bitan, ugal daitezkeen. Emeekin parekatu ahal izateko, arren arteko lehia ematen da. Arrautzak (6-50 inguru) ekaina eta abuztua bitartean erruten dituzte, gorotz-pila, orbel, edo harripean gorderik. 7-10 aste beranduago 16-19 cm-ko sugetxoak jaiotzen dira.
Baina erne ibili beharko dute txiki hauek, etsaien urdailean bukatu nahi ez badute. Suge gazteak, arrain, igel, arratoi eta hortik gorako harrapari gehienen jaki dira. Helduak halaber, mustelidoek, lertxun eta amiamokoek, arrano sugezaleek... eta beste askok harrapatzen dituzte. Gizakiak berak ere, suge gorbatadun asko hiltzen du. Batzuetan kotxeen gurpilek zapalduta eta beste askotan, harri edo makilakadaz jota, arriskutsua edo kaltegarria den aitzakiaz. Zalantzarik gabe, haseran ikusitako antzezlan guztiak ere ongi etorriko zaizkio bizirik iraun ahal izateko.

martes, 21 de junio de 2011

Sugegorri sudurluze


Sugegorri sudurluze
ITXURA:
Helduak 65 cm baino txikiagoak izaten dira, buztana barne. Zenbait ale 90 cm-etara irits daitezke batzuetan. Ekialdeko Europako sudur-apendize nabaria duen sugegorri bakarra. Bere gorputza samar sendoa eta bere buru triangeluarra ezkata txikiz estalirik dago, begi bakoitzaren gainean handia den ezkata bat izan ezik. Aurpegiko ezkata ez da gorantz abiatzen sudur-adarraren gainean.Azkeneko hau 9-20 ezkata txikiz estalirik dago.
Gorputz erdian bizkargaineko ezkatez osatutako 21-23 ilarak daude. Kolorea eta marrazkia aldaketarik gabekoa da. Arrak askotan gris argia eta emeak grisaxkak, arrexkak edo arre-gorrixka. Ia beti orno-lerro bat ondo definitua ertza ilunarekin dute, sigi-saga osatuz edo lotuak dauden erronbo serie bat.
Beheko aldea grisaxka, edo arrosa ilunagoak diren orbanekin.Isats-muturraren azpiko atala gorri, horixka edo berdexka izan daiteke. Melanismoa arraroa da. Europan hiru subespezie aurkitu dira baina haien arteko desberdintasunak ez dira oso garbiak.

Montpellierko suge

ITXURA:
Helduak 200cm inguruko luzera izan dezake buztana barne. Egundoko suge handia,askotan uniformea, gorputza nahiko zurrun eta liraina. Bere buru estua bereizgarria da: oso begi handiak eta "bekainak" altuak eta irtenak muturrerantz zabalduz bi gandorrak izango balira bezala ditu. Muturra beheko baraiatik ateratzen da. Kopetako ezkata oso estua da. Ezaugarri hauek suge honi itxura sarkorra eta beldurgarria ematen diote. Bizkarraldeko ezkatak leunak edo zimurdunak dira, ez dira karenatuak eta 17 edo 19 ilaratan daude. Oso aldagarria den marrazkia dute; atzeko kolorea grisa, arre gorrixka, oliba, berdexka edo belzkara izaten da. Zenbait alek alboak bizkarraldea baino ilunagoak izaten dituzte. Sabelaldea horixka, pigmento ilunaz pikardatuta. Suge bizkor hau pozointsua da, baina bere letaginak ahoaren goiko barailaren atzekaldean daude eta erabili ahal izateko lehendabizi ehizakia oso ondo heldu behar dute.

miércoles, 15 de junio de 2011

BIDEOAK

Emen tapua taipan sugeak nola jaiotzen diren ikusi ahal duzue. Oso interes garria da.

Albistea

Aztarnak aurkitu zituzten Gujaraten, Indian.
Aztarna horiek frogatu dute sugeek dinosauro
jaioberriak jaten elikatzen zirela. Fosilak
sugea dinosauro jaioberri bat jaten ari 
den momentua adierazten du, hondar 
piloa haren gainera erori zen unean.

martes, 14 de junio de 2011

Txisteak

Suge batek bere amari galdetzen dio: 
-Ama zinezten duzu reenkarnazioan?
-Bai nozki.

-Eta hiltzen bazara, zer izan nahiko zenuke?
-Sugea izan nahiko nuke.
Eta semeak ezan zion:ama ez du merezi 2 aldiz errepikatzea balio ehhh.

IPUINA: IGELA ETA SUGEA

IGELA ETA SUGEA

MARI: La-lara-laraaaaa... Kaixo, lagunok! Hemen nauzue berriro ere, ipuin bat kontatzeko
prest.Gaurkoa animaliei buruzkoa da. Izan ere, igela eta sugea dira protagonistak. (Barre) /
Ohartuko zineten asko direla gure baso eta zelai ba z t e r r e t an,   e t a   l i ska r handiak izaten 
dituztela euren artean. 
MARI: Tira, ziur nago igelaren aldekoak zaretela, hau da igelak irabaztea nahi duzuela. Bada,
sugeek oso ospe txarra dute, baina ez dira beste edozein animalia baino gaiztoagoak. Ez, ez,
ez... (Barre) / (Barre) / Tra-lara-laraaaa... / Aaaaaa! Hemen dago! Jakizue animaliek ez dutela
asmo onez jokatzen, ezta asmo txarrez ere. Haiek janari bila ibiltzen dira, besterik gabe. Bai,
egia da sugeak saguak eta beste animalia txikiak jaten dituela. (Barre) 
MARI: Baina igelak ere eltxoak jaten ditu, ez pentsa! Seguru nago euliek ez dutela igela 
gogoko, eta, normala denez, igelek sugea ere ez. Mmmmhn... Tira ba, ikus dezagun nor ateratzen den garaile, sugea ala igela! (Barre) Udaberriko egun argitsu horietakoa zen. Sugea
epeletan lo-kuluxka egiten ari zen ohi bezala... eta igela, bere aldetik eta ohi bezala hura ere,
euliak harrapatzen zebilen. 
BIHUR: Zurrungaka
EULIA: Zzzzzz...
ZANGO: Korrok, korrok, korrok... Ñam... Jan egingo dut.... Korrok, korrok...
BIHUR: Hau da egun ederra! Beroa eta lassssaia! Ea zer aurkitzen dudan jateko! Snif, snif...
Uuhmm! Gaur zorte onean naiz! Igel-usaina heldu ez zait ba!? Mmmmmhh... je, je, je...
Mmmm! Hurbil dago. Ahogozoa egiten zait pentsatze hutsarekin! Mmm! 
ZANGO: A zer gozoak diren euliak! Uuuuuhm! Korrok...
MARI: Sugea, barre maltzurra eginez...
BIHUR: (Barre)  Sssssssssss...
MARI: ... eta iaiotasunez ezkutatuz, zuhaixkarik zuhaixka zihoan. Et a   ige l a r i  haginka  
egi t eko pr e s t   z egoene an. . .  non  e t a  be r e muturrean bertan pausatu zitzaion eulia. Eta...
EULIA: Zzzzzzzzzz...
ZANGO: Krok, krok...
BIHUR: O! Ez! Hau amorrua! Ihes egin dit! Brrrrrr...
ZANGO: Kar, kar, kar... Ez nauzu ha r r apa tuko!  Ze r  us t e  duzu,  tentela naizela? 
Kar, kar, kar... 
BIHUR: Gaurkoz libratu zara, baina hurrengo batean ez da horrela gertatuko!
ZANGO: Kar, kar, kar... Gaurkoz eta betiko, ni zu baino azkarragoa naiz eta! Kar, kar, kar...
Korrok, korrok, korrok... 
BIHUR: Hau ezin da horrela geratu. Zerbait bururatu behar zait. Hau gosssea!
EULIA: Zzzzzzzz...
ZANGO: Je, jeee... Hau betekada! Je! Nik uste dut hamaika jan ditudala! Azkena jango dut, eta
banoa uretara! (Ad Libak)
MARI:  Baina hantxe zegoen berriro ere sugea asmo gaiztoekin. Oraingoan landarez 
mozorrotu zen.
BIHUR: (Ad Libak. Euliarenak) 
ZANGO: (Adarra jotzen hasi zaio) Kar, kar, kar...  Hara, hara! Hau ere ikusi behar! Lore 
ibiltaria basoan! Nora zoaz, lore polit hori? Kar, kar, kar... 
ZANGO: (Barre) Ez joan, jarraitu! Ni r e   l agunak  e z agutu nahi dituzu? Egon, deituko diet! 
ZANGO: E, Kattalin, Kattalin, begira, begira... etorri, etorri...
KATTALIN: (Barre) / Kaixo!
BIHUR: Ni banoa hemendik, eta azkar! Hauxe behar nuen, beste animalien aurrean barregarri
geratzea!
ZANGO: (Barre) E! Ez joan, ez izan lotsatia! Begira ezazue, lore ibiltari bat dugu hemen!
Zatozte! / Zatozte!
KATTALIN: (Barre) / Non da, non da lore ibiltaria? Nik ikusi nahi dut. Kar, kar, kar... 
ZANGO: Ja, ja, ja,! Ederra galdu duzue! Alajaina, sugea lorez mozorroturik ni harrapatzeko! /
A zer piura harena! Ja, ja, ja! Amorratzen dago ni jateko! Baina izorra dadila, ni bera baino
azkarragoa naiz eta! Ja, ja, ja!
KATTALIN: Ni zu izango banintz, erne egongo nintzateke, sugea berriro saiatuko delakoan
nago eta.
ZANGO: Ja! Jai du horrek, bizkorrago ez badabil! Je, jee...
KATTALIN: Kontuz ibili gero! Etsaia ez da gutxietsi behar!
ZANGO: Bah!
KATTALIN: Uuummh...
BIHUR: Hau lotsa eta gosea! Ez dakit zerk mintzen nauen gehiago, lotsak ala goseak. Plan bat
prestatu beharko dut. Baina zein? (Ad Libak)
MARI: Gau hartan batzuek beste batzuek baino hobeto egin zuten lo. Igelak pozarren... eta
sugeak ez hain pozik,  ezin baitzuen gertatutakoa burutik kendu.
BIHUR: (Aharrausika) Aaaa! (Nagiak ateratzen) Aaa! Egun berria, aukera berriak! Ige l a
z e l a t a t z e r a   joango na i z . Ha r en ohi tur ak ezagutuko ditut eta horrela... errazagoa izango zait
harrapatzea. Kar, kar, kar... Ssssss, Ssssss. / (Barre) / Ssssss, Ssssss.
MARI: Hartara, ige l a   z egoen  l ekur ant z  he r r e s t a tu  z en  suge a beste behin ere. / Oraingoan
zelatan egon besterik ez zuen nahi, igelaren hutsegite eta ahulguneak ezagutzeko.
ZANGO: (Barre) Honekin, lau jan ditut dagoneko. A zer gozoak diren! Gutizia dira! (Barre)
(Abesten) Lari, leri, lero... Aja! Beste bat! Etorri hona!  Ummmm! Primerakoa, oso gozoa!
Hara! Jo, jo... Beste bat!     
BIHUR: Ikustekoa da nola jaten duen! Bapo ari da asebetetzen! Eta ni baraurik! Aiii, hau 
amorrua! J an  egin beha r  dut  ba   ige l  nazkagarri hori!  Brrr... E? A!
KATTALIN: Zergatik tematzen zara hura harrapatzen? Ahaztu ezazu, basoan beste zer janik ere
bada eta!
BIHUR: Bai, baina ez nau inork barregarri utziko.
KATTALIN: Burugogorra zara gero! 
BIHUR: Alde hemendik, edo zureak egin du! Brrrr!
KATTALIN: A zer jenio bizia! Aholku bat baino ez zen!
BIHUR: Ba, badakizu! Eskatu gabe, ez eman aholkurik!
KATTALIN: 
BIHUR: Zoaz pikutara! Nik badakit zer egin behar dudan! . Esaten den bezala... "Pazientzia eta
sarea, usoa da zeurea."
ZANGO: Hara, beste bat! Je, je, je... Hau eguna hau! Je, je... Jateari utzi beharko diot, bestela
min egingo dit. (Barre) 
BIHUR: (Barre) Lasai, zuk jan lasai, gizendu zaitez! Azkenean, nik jango zaitut! Eta ordurako
mokadu handiagoa izango zara. (Barre)
BIHUR: Uuuumh! Ahogozoa egiten zait! Mmm!
ZANGO: Ai, a zer betekada hartu dudan! Ummmmh! Hauek biharko utziko ditut. Je, je... Ene, ezin
naiz mugitu ere egin! Kar, kar, kar... 
ZANGO: Ezin hobeto, postrea! Bapo! Honekin, egun biribila! Orain, bainatzera! Korrok,
korrok, korrok...
MARI: Eta bainuaren ondoren, nola ez ba... lo-kuluxkatxoa! / ... Egun hartan dena ezin hobeto
atera zitzaion igelari... / ... katagorria estu eta larri agertu zen arte. 
ZANGO: (Zurrungak)
KATTALIN: Aaai, ai, aiiii... ai, ene!
ZANGO: E, Kaixo, katagorri! Zer moduz joan zaizu eguna?
KATTALIN: Bueno, hainbestean! Eta zuri?
ZANGO: Je, je... Primeran! Zizare eta euli asko jan ditut, eta orain hemen nauzu, lasai-lasai!
Jee!
KATTALIN: Ba, ni txiripaz libratu naiz. Sugearekin egin dut topo, eta ziztatu ez nauenean!
ZANGO: Ja, ja, ja! Suge  hor i   e rge l a  da !  Ez  du baka r  ba t   e r e asmatzen! Ja! 
KATTALIN: Ba ni, zure lekuan, ez nintzateke hain harro ibiliko. Oso haserre dago zurekin.
ZANGO: Bo! Ez kezkatu, hura baino azkarragoa naiz!
KATTALIN: Zuk horrela badiozu...
KATTALIN: ... baina gogoan izan, beti ezin zara garaile atera! 
ZANGO: Bo! Ez da jaio, ezta jaioko ere, ni jango nauen sugea! Ja!
KATTALIN: Hobe zenuke hausnartu eta pentsatzea, harrokeriatan ibiltzea baino!
ZANGO: Ezidazu eguna hondatu, gaur dena biribila atera zait eta! Utzidazu gozatzen!
KATTALIN: Baina ez esan gero ez zaitudala abisatu! Ni banoa, agur... 
ZANGO: E? e? (Iseka) Ez esan gero ez zaitudala abisatu!BIHUR: Zizareak gustuko ditu, e? Nik emango diot ba zizarea! Zizaretzarra, hain zuzen ere!
(Barre)
MARI: Eta ilundu egin zuen. ... Amesgaiztoak izan zituzten denek.
BIHUR:
ZANGO:
KATTALIN: Jateari utzi behar diozu!
ZANGO: Asko jan behar dut!
KATTALIN: Oso lodia zaude! (Barre) 
ZANGO: Birrindu arte!
KATTALIN: Sugeak jango zaitu...
ZANGO: Aaaa! Beste egun eder bat! Aaa! Ea zer dakarren gaurko egunak! Je, je... Atzokoa
bezain oparoa bada, negua lotan igarotzeko beste kaloria pilatuko ditut! (Barre)
MARI: Artean Kattalin katagorria estu eta larri zebilen.
KATTALIN: Non demontre sartu da ba igel hori? 
MARI: Sugeak igela jango zuen ezbairik gabe.
KATTALIN: Igel tuntun horrek ez di t  ka sur ik  egi t en.  Ha l a   e r e , abisatu egin behar diot.
Gero gerokoak!
MARI: Eta arrazoi sendoak zituen, bai, kezkatzeko, zeren eta... handik oso hurbil...
BIHUR: Kar, kar, kar... Gaur igel-hankak jango ditut!
KATTALIN: Igela, igela! 
ZANGO: Zer duzu horren goiz?
KATTALIN: Amesgaizto bat izan dut.
ZANGO: Ez hasi, mesedez! Utz nazazu bakean!
KATTALIN: Egin kasu! Sugeak jaten zintuela amestu dut!
ZANGO: Eta?
KATTALIN: Urrundu egin behar duzu eta beste leku batera joan!
ZANGO: Ez esan lelokeriarik! Ametsa baino ez da izan!
KATTALIN: Ai, ene!
ZANGO: Ja, ja, ja! Suge horrek ametsarekin konformatu beharko du, ezin nau harrapatu eta!
KATTALIN: Zuhur jokatu bederen! // 
ZANGO: Bai, egon lasai, kontuz ibiliko naiz. A! Eta zu ere kontuz ibili, ea gaur zuri egiten
dizun hozka! Ja, ja, ja!... je, je... (Bere buruari) Ni ez naiz suge tonto horren beldur, hori 
koldarren kontua da! E... e? Non sartu da?... Bo, berdin da! 
BIHUR: Nik dakidan batek gaur ez du gosalduko! Ja, ja, ja!
ZANGO: Korrok, korrok... Hau da etsipena! Ez dago zizarerik! Korrok... korrok...
Uuummmmh... Tira, euliren bat harrapatuko dut! Geldi-geldirik egongo naiz, ea baten bat 
hemendik igarotzen den! 
BIHUR: (Barre) Zzzzzz (Euliarena)
ZANGO: Korrok! Azkenean! Bazen euliren bat agertzeko garaia!
Jummh! Berandu esnatu dira gaur, alajainkoa! Je, je, je!
BIHUR: Zzzzzz (Euliarena)
ZANGO: Hori, hori! Zatoz hona, laztana, zatoz nirekin! (Barre) 
BIHUR: Zzzzzz (Euliarena)
ZANGO: Ez joan, nire gosaria zara eta!
BIHUR: Zzzzzz (Euliarena)
ZANGO: Bihurria zara gero, e? Ez joan, txikitxo, zatoz nirekin! Je,je...
BIHUR: Zzzzzz (Euliarena) 
ZANGO: Brrr! Nekatzen hasita nago! Aditu? 
BIHUR: Zzzzzz (Euliarena)
ZANGO: Jokoa amaitu da! BIHUR: Aaaaaa! Zuk zeuk esan duzu! Jokoa amaitu da! Aaarrrgh!!
ZANGO:
MARI: Bueno, haurrok, ikusi duzuenez gaurkoan  ige l ak  zor t e txarra izan du benetan. Zorte
kontua izan da ala zuhur ez ibiltzeagatik ge r t a tu  z a io?  Aa a a a i i !   /  Badaki zue !  Zuhur   ibi l i ,
eta hurrengora arte! (Musuak) 
BIHUR: A zer betekada hartu dudan gaur! Ige l a  gi z en-gi z ena zegoen! (Hasperenka) A! 
Orain lo-kuluxkatxoa!