lunes, 6 de junio de 2011

SUGE BERDI-HORIA

Suge berde-horia (Hierophis viridiflavus) Espainia ipar-ekialdeko muturra, Frantzia (iparraldean izan ezik), ekialdetik Luxenburgo, Suitza hegoalde eta Jugoslavia ohiko ipar-mendebalderaino hedatzen den sugea da. Hegoaldetik Sizilia eta Maltaraino iristen da. Mediterraneoko Korsika,Sardinia eta zenbait irla txikietan badago.
ITXURA:Suge hauek tamaina 150 cm izatera irits daitekeen arren, ale batzuk 200 cm-tara iristen dira. Gorpuzkera lerdeneko suge handi honek buru txikia eta ondo definitua, ezkata leunak, begi irtena eta begi-nini bertikalak ditu.
suge berde-hori
Koloreari dagokionez, atzealdea hori-berdexka da, pigmentu beltza edo berde ilunaz goibelduta aurreko atalean zeharkako barrak eginez. Gainerako gorputzean orban horiz egindako marra edo ilarak besterik ez dira gelditzen. Isatsaren marka hauek ikusgai dira sugea ezkutatzera joaten denean. Sabelaldea horixka edo berdexka, batzuetan puntu ilun txikiekin. Zonaldeko ipar-ekialdeko aleak (Italia hegoaldean, Sizilia eta zenbait uhartetan)zeharo beltzak dira. Gazteak gris argia edo oliba kolorekoak dira eta buruan nabarmena den marrazki bat dute.

2 comentarios:

  1. Oso informazio ona Maitane ez nuen esagutzen suge hau. Oso ondo pena izan da ez dizugula entzun.

    ResponderEliminar
  2. Ez nekien hainbeste herrialdeetan zegoela

    ResponderEliminar