lunes, 6 de junio de 2011

LATASTE SUGEGORRIA

Lataste sugegorria (Vipera latasti),Iberiar penintsulan aurkitzen dugun sugegorria da, iparraldeko muturrean izan ezik. Afrika ipar-mendebaldean ere topa dezakegu.


ITXURA:
Helduak 60zm baino txikiagoak izaten dira buztana barne. Arrak emeak baino handiagoak dira. Iberian normalean ondo nabarmendua dagoen sudur-apendize bat duen sugegorri bakarra da. Bere gorputza samar potoloa da eta bere buru zabala eta triangeluarra ezkata txikiz estalirik dago, begien gaineko eta batzuetan kopetakoa izan ezik. Begininiak bertikalak ditu eta ez du betazalik. Bere ezkata dortsalak karenatuak dira. Atzeko kolorea grisaxka edo, gutxitan, gorrikara. Marrazkia aldaketarik gabekoa; bizkarraldeko marra izurtua edo sigi-sagan ertza ilunarekin. Sabelaldea tipikoki grisaxka edo belzkara, askotan argiago edo ilunagoak diren orbanekin. Askotan isatsaren beheko zatian hori pixka bat izaten dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario